:: kirol
urpekaritza::  
 
   
 

Urpekaritza modu berri hau igerilekuetan egiten da. Diziplinak ez ezik erresistentzia fisikoak ere berebiziko garrantzia du. Luis Otxoa 2005an eta Andoni Puebla 2006an, modalitate librean Estatuko txapeldunak, klubeko kidea dira.

Gure klubeko kideen artean modalitate honerako beste kirolari batzuk ere baditugu, besteak beste, Aragoiko txapelduna eta esforzu probako 2. eta 3.ak.

Urriaren 28an, Zaragozan, Espainia mailako azken txapelketa antolatu zuten eta berriro ere Urtabik igerilekuko zale bikainenak izan zituen. Gainera, inoizko emaitzarik onenak lortu zituzten klubeko ordezkariek.

Besteak beste, Urtabik klub sailkapeneko urrezko domina eta talde sailkapeneko zilarrezkoa lortu zituen. Horrela, Euskadi bigarren postuan gelditu zen autonomia sailkapenean.