:: Urpekaritza teknikoa ::

 

Urpekaritza teknikoak eskeintzen dizkigun aukeren artean espeleourpekaritza da urtabik gehien jorratu duena.

FUENTONA DE MURIEL

Hona hemen Amaia eta Daniren kontakizun ikaragarria. Horretan, urriaren 8an egin urperaldia kontatzen digute: Fuentona de Muriel.

POZO AZUL

2007ko Martxoan 2tik 4ra bitartean Jason Mallison Burgoseko Covaneran doagoen "Pozo Azul" kobazulora abiatu zen. Espaineko ur-azpiko kobazulorik luzeena da 3810 metrorekin: 700 metroko sifoi bat, 300 metroko aire-tartea eta 2810 metroko bigarren sifoi, orain ikertzen ari dena. Jasonen helburua 2810 metro horietatik haratago jarraitzea da.

Bigarren sifoiko ur hotzetan egin beharreko deskonpresio tarte luzeak zirela eta, 2006ko espedizioak 7,5 metroko sakoneran "habitat" bat kokatu zuen.

Baina bigarren espedizio honetan 2."habitat" bat kokatu behar izan da 12 metro sakon.

 

"Habitat" hori Urtabi taldeko Luis Ochoak emana da. Gainera hainbat bazkidek hartu zuten parte espedizioaren zeregin anitzetan.

 Hemendik 2007ko Pozo Azul espedizioaren kontakizunean sartu ahal zarete,"Rupo"ren blogean kontatuta. Halaber, "Pozo Azul"eko bideo ere ikusgai dago sarean.

JARDUNALDIAK

Klubak urpekaritza teknikoari buruzko jardunaldiak antolatu ohi ditu.

Nabarmendu nahi genuke Aranda de Dueron bertoko espeleologia taldeak (GER) antolatutako espeleologiaren gaineko jardunaldien barne,Urtabi taldea gonbidatua izan zela espeleourpekaritzari buruzko hitzaldi bat ematera (bideo emanaldia eta eztabaida). Alfonso Machin bertaratu zen klubaren izenean.

Era berean, Logroņoko SHERPA mendi elkarteak espeleourpekaritzari buruzko hitzaldia ematera gonbidatu zuen Alfonso Machin, Logroņoko Ibercaja kultur etxean. Aipatutako hitzaldian jarduera honetan erabiltzen diren hainbat material erakutsi zuen. Horrez gain, klubak eginiko “Pozo Azul 1964-2007” izeneko dokumentala ikusteko parada izan zen.