Ikastaroak antolatu eta emateko ardura bost irakasle adituren esku dago: Alfonso, Luis, Dani, Fran eta Andoni, ikastaro-zuzendaria eta klubean ezinbestekoa.
FEDASeko maila guztietako ikastaroak ematen dira, besteak beste:
Izar bateko ikastaroa(hastapenak).
Bi izarreko ikastaroa(20 metrotik gorakoak eta 20 urperalditik gorakoak).
Hiru izarreko ikastaroa.
Beste batzuk: R.C.P. , Nitrox eta abar.
BATAIOAK
Urpekaritza benetan gustuko duzun jakiteko modu egokiena bataioa da.
Azalpenak hartu ondoren, eta beti ere irakasle baten ondoan,urperatzeko prest izango zara.
Klubak "El Fango" eta Txurdinagako Udal Kiroldegietan eta "Artxanda" ikastetxean burutu ditu jarduera hauek, beti ere, Bilboko Udalaren babespean. Bizkaiko Federazioak titulua eta asegurua ematen ditu.
|