::nor gara?::



 

URTABI (Urpeko Taldea Bilbo) 1980an jaio zen. Hasieran Bakiosub izena hartu zuen eta presidentea eta fundatzailea Joaquin Iriarte jauna izan zen. Txus Prieto eta beste batzuekin batera gidatu zuen kluba 1994 arte. Izan ere, urte horretan zuzendaritza aldaketa suertatu zen. 1996an, zenbait bazkidek hala eskatuta, gaurko izena hartu zuen klubak.

Bilbo erdi-erdian gaude, Avila kaleko 8an, hala ere, sarrera Labayru kalean da. Astelehen eta ostiraletan zabaltzen ditugu ateak, 19:30etik 21:00etara. Egun, klubak 150 bazkide inguru dauzka eta klubaren jarduera guztien berri izaten dute, hala nola, urpekaritza-irteerak, arrantza-txapelketak, urteroko batzarra, araudiak, aseguruak, kultur-mailako jarduerak, eta abar.

Kluba EHUIF, Euskal Herriko Urpeko Ihardueren Federakuntzarekin elkartuta dago. Azken hau FEDAS (Federacion Española De Actividades Subacuaticas) barruan dago. Eta FEDAS CEMAS (Confederacion Mondiale des Activites Subaquatiques) barruan.

Bazkideok urtean behin ordaintzen dugu kuota, urte hasieran, eta barne daude Federazioaren Lizentzia, asegurua, doako irteerak eta klubeko tresneriaren erabilera (instalazioak, bideoak, aldizkariak, botilak alokairuan, txalekoak, erregulagailuak...).