IRTEERAK
Urpekaritzan aritzeko titulazioaz gain,asegurua eta lagun on bat behar dira edo bere lekuan,laguntzeko prest dagoen kluba.Leku askotatik antolatu dira irteerak txalupaz, hala nola, Armintzatik, Bermeotik, Elantxobetik. Lehorretik ere ateratzen gara maiz eta inoiz kubazuloetara ere jo dugu, Covanerako Pozo Azul kobazuloa, kasu.
Azken batzarrean debaldeko bi irteeraz aparte, zenbait "irteera erdi" izatea onartu genuen, urrutira joateko aukera baztertu gabe, noski. Jende guztiak izena emateko aukera izan dezan, aldez aurretik jakinarazten dugu.
Irteera hauek arituenak hasiberriekin nahasteko balio dute, horrela babestuago sentituko dira.Ohikoa da irteera hauek mahai baten inguruan bukatzea, gertatu eta bizi izandakoak elkarri kontatzeko.
BIDAIAK
Urtero asteburua eta jaizubietan penintsulako zenbait lekutara joan ohi gara, hala nola, Medas irletara, Calabardina, Ribadesellara...
Nazioartekoetan Galapagos, Caiman, Indonesia, Cenotes edi Itsaso Gorrira antolatuko bidaiak nabarmendu ahal ditugu. Itsaso Gorria dugu leku kutunena.
|